Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014

ARMA PLAZAK ORDUTEGI BERRIA DU EGUERDITAN IREKITA DAGOELARIK

ARMA PLAZAK ORDUTEGI BERRIA DU EGUERDITAN IREKITA DAGOELARIK


2014 urte honetan ARMA PLAZA eraikinak ordutegi berria dauka. Gogoratu behar da 2013 arte astelehenetan itxi egiten zela; ondoren astean zazpi egunez irekitzea erabaki zen eta orain, hurrengo urratsa, eguerditan ez istea izan da.

Honela, urtarriletik maiatzak 31 arte arreta ordutegia honakoa izango da: 9:30etik 18:30ak arte astelehenetik larunbatera eta 10:00etatik 14:00ak arte igandeetan.

Ekaina, uztaila, abuztuan eta irailean, ordutegia 9:30etik 20:00ak arte izango da astelehenetik igandera, eta urritik aurrera orain martxan dagoen ordutegira itzuliko da.

Ordutegi handitzen honen helburua, ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea da hiritarrei eta turistei. Iaz ARMA PLAZAtik pasa zen turista kopurua 38.345ekoa izan zen, eta horietatik ’27 frantsesa. Hain zuzen ere 7.390 izan ziren Frantziatik etorritako turistak, eta iazko ordutegiak ez zuen zerbitzu onena emateko aukera egokiena ematen.

leer más itzuli