Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014

HONDARRIBIKO UDALEKO WEB ORRIAK 615.000 BISITA IZAN DITU 2013. URTEAN

HONDARRIBIKO UDALEKO WEB ORRIAK 615.000 BISITA IZAN DITU 2013. URTEAN


Hondarribiko Udaleko web orriak 2013 urtean 615.046 bisita jaso ditu. Horrek orain arteko markarik onena suposatzen du, 2012. urtean baino ehun mila gehiago direlarko, eta 2011 urtean baino 220.000 gehiago. 2010ean, 298.390 izan ziren, eta 2009an 140.376.

Amaitu berri den urtean egunean 1680 erabiltzaile sartu dira web orrian bataz beste. Saio bakoitzean bataz beste 11 minutuz jardun zuten, eta erabiltzaile bakoitza www.hondarribia.org barruko zortzi orrialdetan sartu zen. Bisita gehien jaso direneko hilabeteak abuztua, iraila, azaroa eta abendua izan dira.

Kontsulta gehien izan dituztenak ondokoak izan dira hurrenez hurren: agenda, berriak, “Alkatearekin hitz egiten” eta orrialdearen eskuinean dauden informazio banner-ak, batez ere Portuko berriritartzeko obrak eta Jai Nagusietako ekitaldi eta programa izan dira.

Aitor Kerejeta Alkateak dioenez, “Udal web orria oso informazio tresna baliagarrian bilakatu da, bai guk informatzeko baita hiritarrak bere kexa edo iradokizunak aurkezteko ere. Datuak begiratuta, azken urte hauetan urtero bataz beste 100.000 bisita gehiago izaten ari gara, eta hori azpimarratzeko moduko datua da. Duela bost urte 140.000 ziren eta aurten 600.000. Informazioa eta kultur ekitaldien agenda kontsultatzeko tresna ona bilakatu da web orria, eta zerbitzu hori mantendu eta hobetu beharrean gaude.

Komunikazio eta teknologia berrien aldeko apustua
Hiritarrarekin eta interesa duenarekin ahalik eta informazio gehien jaso eta helarazteko asmotan, Hondarribiko Udalak facebook eta twitter sareetan kontuak ireki zituen, oso arrakastatsuak direlarik. Udaletik antolatzen diren ekintza edota proiektuen berri emateko.  http://www.facebook.com/HondarribikoUdala orrialdea sortu zen eta @HondarribiaUdal Twitter kontua. Une hauetan, Facebook-eko udal orrialdeak 437 jarraitzaile ditu eta Twitter-eko kontuak aldiz, 609.

Hortaz gain, Aitor Kerejeta Alkateak ere bere kontuak dauzka: @kerejeta_aitor twitter sarean, eta https://www.facebook.com/aitorkerejeta facebook-en.

leer más itzuli