Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014

UDALAK FORU ALDUNDIA ETA KOSTA ZUZENDARITZARI BERE ERANTZUKIZUNA BETETZEA

UDALAK FORU ALDUNDIA ETA KOSTA ZUZENDARITZARI BERE ERANTZUKIZUNA BETETZEA


Higer-eko Itsasargira doan bidean izandako luiziaren ondoren, errepidean zulo handi bat sortu duena eta nahitaez itxi behar izan dena, Hondarrribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako zuzendaritza eta Espainiako Gobernuko Kostako Zuzendaritza Orokorrari bere erantzukizuna onartzea eta Eusko Jaurlaritzarekin zein Hondarribiko Udalarekin lanean jarrai dezatela arazoari konponbidea eman asmoz. Itsasargira iristeko errepide nagusia itxita dago, eta nahitaez Pierre Lhande kaletik igo behar da, arrantza kaiaren ingurutik, semaforo bidez erregulatuta.

Gogoratu behar da pasa den urteko martxoan Hondarribiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritza eta Espainiako Gobernuko Kostako Zuzendaritza Orokorra akordio batetara iritsi zirela, Ramon Iribarren pasealekuaren atzekaldean dagoen ezpondaren inguruan lan egin ahal izateko. Azken urte hauetan lur jausi ugari egon dira, eta gehiago dira ezpondaren inguruan Lurgorri eta Iterlimeneko bizilagunek dauzkaten kezkak” esan du Aitor Kerejeta Alkateak.

“Orduz geroztik, Eusko Jaurlaritzarekin izandako lankidetza bide onetik joan da, eta aste honetan beraiekin biltzekoak gara, duela aste batzuk agendan ipinitakoa baita. Hau Eusko Jaurlaritzarekin gertatzen den bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako zuzendaritza eta Espainiako Gobernuko Kostako Zuzendaritza Orokorrarekin komunikaziorik ia ez da egon, eta erakundeen artean behar duen konponbide solidarioa lortzeko jarrera okerra izan da Foru Aldundia eta Kosta Zuzendaritzari dagokionez” gehitu du Kerejetak.

“Jausi den errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe dago, eta horregatik, Aldundiari eta Kosta Zuzendaritzari eskatzen diot Eusko Jaurlaritza eta Udalarekin bat egin dezaten arazo honi konponbidea jartzeko. Ezinbestekoa da lau administrazioen artean lankidetza hitzarmen bat sinatzea eta itsaslabarra sendotzeko lanean hastea behingoz” amaitu du Kerejetak.

leer más itzuli