Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018

Ernesto Goiricelayaren Alde Zaharreko gauzak liburua aurkeztu zen atzo

Ernesto Goiricelayaren Alde Zaharreko gauzak liburua aurkeztu zen atzo

Atzo arratsaldez Udaletxeko Areto Nagusian "Alde Zaharreko gauzak" izeneko argitalpena aurkeztu zen. Hantxe izan ziren Ernesto Goiricelaya egilea eta Txomin Sagarzazu Alkatea. 50 bat hondarribiar hurbildu ziren aurkezpenera, gehienak Alde Zaharreko bizilagunak.

Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman zizkion “Ernesto Goiricelayari egin duen lan interesgarriagatik. Nere ustez oso garrantzitsua den zerbait lortu du, hau da, bere auzokide eta herritarrei Alde Zaharreko gauzenganako interesa piztu duela alegia. Horrek balio handia dauka”.

“Haseran digitalki irakurtzen zen, baina zeukan interesa eta eskaria ikusita, Udalak argitaratzea erabaki du, baita euskarara itzuli ere, gure HiriarEn historia eta ondarea argitara ematea gure nahia delako” dio Sagarzazuk.

Goiricelayaren ikerketa lana
“Alde Zaharreko gauzak” 2012ko urtarrilaren 23an sortu zen argitalpen digitala da, Harresi Alde Zaharreko Bizilagunen Elkartearen barnean sortuta” esan zuen Ernesto Goiricelayak. “Hasera batean auzoko bizilagunei zuzendutako ondare historikoa eta arkitektonikoan oinarrituta zegoen, baina pixkanaka, gai gehiago eta interes desberdinekoak jasotzen joan da”.

“Poliki-poliki hazten joan da, bai gai kopuruagatik baita protagonistengatik ere, hondarribiarrek bere zigilua utzi duten tokietara hurbildu da eta” dio Goiricelayak.

Proiektua bere hastapenetan pertsona desberdinen eskuetan egon zen, baina garapena Ernesto Goiricelayak eraman du, bera izan da ikerketa egin duena, jaso eta ondoren sarean publikatu duena.

Orain arte aldizkariak jasotako 35 aleak jasotzen ditu liburuak. Banaketa hasi berria da Irun eta Hondarribiko liburudendetan, 15 eurotan.

leer más itzuli