Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018

Zabalik Euskal Txiste Grafikoen lehiaketara aurkezteko epea

Zabalik Euskal Txiste Grafikoen lehiaketara aurkezteko epea


Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

Txiste Grafikoen lehiaketaren XXVII.edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Edonork parte hartu dezaken jehiaketa honek 3 maila izango ditu
  • A: 16 urtez gorakoentzat (300 eta 200 euroko bi sari) 
  • B: 12 urtetik 16ra bitartekoentzat (150 euroko bi sari) 
  • D: 12 urtetik beherakoentzat (komiki liburuen bi sorta)
Gaia eta teknikak libreak izango dira, baina lan bakoitzak bineta bat bakarrik izan beharko du, eta ezinbestekoa da bokadiloaren erabilera. Narrazioaren bidezko txisterik ez da onartuko. Hala ere, testua ezinbestekoa da, eta euskarazkoa beharko du izan. Neurriei dagokionez, A eta B mailatan DIN A-3 orria erabili beharko da, eta D mailan DIN A-4a.

Lan bakoitzak bere izenburua edukiko du, eta lanarekin batera gutunazal  itxi bat aurkeztuko da. Gutunazalaren gainean lanaren  izenburua eta zein mailatan parte hartuko duen idatzi beharko da. Barruan, aldiz, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Nortasun agiriaren kopia ere erantsi beharko du parte hartzaileak, baldin badu.
Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

Informazio gehiago nahi duenak, euskara@hondarribia.eus helbidera idatzi dezake.

leer más itzuli