Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018

Aurten ere jarduera fisikorako laguntza zerbitzua eskaintzen du Udalak

Aurten ere jarduera fisikorako laguntza zerbitzua eskaintzen du Udalak


Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko.

Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko. Ordutik, Julen Fernandez prestatzailea arduratzen da norbanako bakoitzari, inolako adin mugarik gabe, ondoen egokitzen zaizkion jarduera eta ohiturak gomendatu, eta ondorengo jarraipena egiteaz.

“Niregana etortzen den pertsonaren egoera, arazoak, beharrak edota interesak aztertzen dira ariketa fisikorako orientabidea emateko”, iragarri du Fernandezek.

Hartara Hondarribian bi bulego sortu dira. Bat Itsas Etxeko osasun zentroan dago, horra joateko edozein pertsonak bere medikuaren bitartez hitzordua hartu dezake. Eta bigarrena, Jostaldi pilotalekuan dago. Pertsona horiek hitzordua hartu dezakete Bixibizihondarribia@gmail.com   emailaren bitartez edo 943 11 12 26 telefonora deituz, astean zehar goizez.

“Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke, edozein pertsona gerturatu daitekeela orientazio zerbitzura, guztiz dohainikako zerbitzua dela, eta ez dagoela adin mugarik” amaitu du Fernandezek.

leer más itzuli