Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

Plenoak EAJ eta PSE-EEren mozioa onartu zuen Alardearen aldeko eta eraso guztien aurkako jarrera ageriaz

Udaleko Osoko Bilkurak lau orduz luzatu zen hitzorduan, EAJ eta PSE-EEk adostutako mozio bat onartu zuen, non “Hondarribiko Udalak hiritarren arteko bizikidetzari kalte egiten dioten irain, istilu eta eraso guztien aurka dagoela adierazi nahi duen”, aurretik EH Bilduk irailaren 8an Kale Nagusian izandako gertakariengatik aurkeztutako beste mozio bati erantzunez.

Udaleko Osoko Bilkurak lau orduz luzatu zen hitzorduan, EAJ eta PSE-EEk adostutako mozio bat onartu zuen, non “Hondarribiko Udalak hiritarren arteko bizikidetzari kalte egiten dioten irain, istilu eta eraso guztien aurka dagoela adierazi nahi duen”, aurretik EH Bilduk irailaren 8an Kale Nagusian izandako gertakariengatik aurkeztutako beste mozio bati erantzunez.

Onartutako mozioan irakur daitekeenez,  “Udalak bere aldekotasuna adierazi nahi dio Hondarribiko Alardeari gure hiriaren kultur ondasun inmaterialaren adierazpen nabarmenena delako eta urtez urte desfilatu eta alardea bizitzen duten hondarribiarrek emana dioten gizarte zilegitasuna baduelako. Hori dela eta, ahalik eta errespeturik handiena eskatzen dugu herri borondatearen adierazpen honentzat. Udalaren iritziz, zilegi da Alardearen antolaketa aldatzeko eskatzea, baina hondarribiar nahia errespetatuz eta haien aldekotasuna lortuz egin behar da, elkarrizketa eta ulermena erabiliz”.

“Era berean uste du, bizikidetza hobetzea helburutzat hartuz, errespetuz hartu behar direla Alardea sentitzeko moduak. Udala prest dago hiritarren arteko bizikidetza hobetzeko ekimenetan lankidetzan segitzeko”. EAJ eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, ABOTSANITZek abstentzioa eta EH BILDU eta PP-k aurka bozkatu zuten.

EH BILDU, ABOTSANITZ eta PP-ren mozioak
Gai berarekin, EH BILDUk aurkeztutako mozio bat bozkatu zen, non “irailaren 8an talde antolatu batek egindako zarata erasoaren gaitzespena eskatzen zitzaion Udalari”. EAJ, PSE-EE eta PPk aurka bozkatu zuten, ABOTSANITZek abstentzioa eman zuen eta EH Bilduk aldekoa. Jarraian ABOTSANITZen beste mozio bat atzera bota zen, aurkezleak ezik beste denek aurka bozkatu ondoren, eta amaitzeko, PP-ren mozioa ere onartu gabe geratu zen, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren aurkako botoekin, eta ABOTSANITZ-en abstentzioarekin.

Ia 130 pertsona, Alardearen egungo ospatze eraren aldekoak, Plenoan izan ziren, eta haietako emakume batek komunikatu luze bat irakurri zuen. Besteak beste, eskatzen zuena, “irailaren 8an gertatutako eraso guztiak, bai Alardearen publikoak pairatutakoak, bai komunikazio arloko profesionalek salatutakoak gaitzetsi ditzala, eta eraso gehiago gertatu balira salatzera anima ditzala eta den-denak gaitzetsi. Hortaz gain, Ertzaintzaren aurrean eraso, irain edo tratutxarrengatik salaketa jarri duten pertsona guztiei bere babesa eta elkartasuna adierazi dezaiela. Amaitzeko, mahai interinstituzionalarekin batera lan egin dezala, gaur egun Alardea ospatzeko dauden bi moduei errespetua bermatzeko, eta bi ekintzak aldentzearen alde esku hartu dezala ,egungo tentsioa saihesteko, eta elkarbizitzaren mesedetan”.

20 puntu Eguneko Aztergaian
Eguneko Aztergaiko 20 puntuen artean, aipatu daitezke adibidez, Kirolaren Plan Estrategikoaren onarpena, Zarata Maparen onarpena, Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren luzapena hamar urtez, baita Irungo Udalarekin batera bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak emateko hitzarmena sinatzeko proposamena ere.

EAJ eta PSE-EE alderdiek adostutako beste mozio bat onartu zen, non  Irungo Udalari elkartasuna adierazi nahi zaion eta bere burua eskaintzen duen gizaldeko laguntza lankidetzan emateko, eta herritarrei eta bertako elkarteei adierazten zaien elkarrekin antola daitezkeen ekintza bateratuetan esku hartzeko asmoa duela Udalak.

ABOTSANITZek genero indarkeria eta sexu erasoak ekiditeko udal protokoloari buruz aurkeztutako mozioa atzean geratu zen. Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu zuenez, “Foru Aldundiarekin batera protokolo honetan lanean gabiltza hura gureganatzeko, eta uste dugu hura izan behar dela lan egiteko dokumentua”.

leer más itzuli