Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018

Muliate II-ko alokairuko etxebizitzen inguruan oharra

Muliate II-ko alokairuko etxebizitzen inguruan oharra


Azaroaren 22 aurretik Etxebiden izena emana dutenek gutun edota email bat jasoko dute promozio honetan parte hartu nahi duten edo ez baieztatzeko. Bestela BAZetik pasa daitezke bakoitzaren espediente zenbakiarekin bertatik baieztatu ahal izateko.

Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian pasa den azaroren 22an Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak argitaratutako iragarkiaren ondoren, gaurtik hasi eta datorren abenduaren 11 arte, Etxebiden Hondarribian alokairuko etxebizitza bat izateko izena emana duten haiek baieztatu egin behar dute promozio honetan parte hartu nahi dutela.

Azaroaren 22 aurretik Etxebiden izena emana dutenek gutun edota email bat jasoko dute promozio honetan parte hartu nahi duten edo ez baieztatzeko. Bestela BAZetik pasa daitezke bakoitzaren espediente zenbakiarekin bertatik baieztatu ahal izateko.

Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era irekitzen dela, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan aldiz, ordutegia 10:00etatik 13:00etara da.

leer más itzuli