Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019

Atzo burututako ez ohiko osoko bilkurak etxez etxeko zerbitzuaren araudia onartu zuen

Atzo burututako ez ohiko osoko bilkurak etxez etxeko zerbitzuaren araudia onartu zuen

Atzo arratsaldez ordu erdi inguru iraun zuen ez ohiko osoko bilkuran, Etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokion araudia onartzeko proposamena onartu zen, baita ekintzailetzaren sustapenerako enpresa lehiakortasuna hobetzeko emango diren dirulaguntzak onartzeko proposamena ere.

Hortaz gain, lehen puntuan datorren apirilaren 28an egingo diren Hauteskunde Orokorretarako hautes-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egin zen.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokion araudia onartzeko proposamena EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botuekin onartu zen. EH BILDU abstenitu egin zen, “langileak Udalak kontratatu beharko lituzkeela” esanaz.

Hirugarren puntuan, EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botuekin eta EH BILDUren abstentzioarekin, ekintzailetzaren sustapenerako enpresa lehiakortasuna hobetzeko emango diren dirulaguntzak onartzeko proposamena onartu egin zen.

leer más itzuli