Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio oso positiboa egin du Udalak

Turista pila jaso dituen Aste Santuaren balorazio oso positiboa egin du Udalak


3.495 turista pasa dira ARMA PLAZA eta Matxin Artzu kaleko bulegoetatik, eta iaz 2.631 izan ziren.

Euskal Herriko eta Gipuzkoako datuek diotena jarraituz, Hondarribia gainezka ibili da Aste Santuan. ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio puntutik jakinarazten zaigunez, 2.469 izan dira Aste Santuan bulegotik pasa diren turistak, iazko kopuruen antzera. Hortaz gain, iaz Aste Santuan existitzen ez zen Matxin Artzu kaleko turismo bulegotik beste 1.026 igaro dira. Hala, denetara 3.495 bisitari igaro dira Hondarribitik, iazko 2.631 pertsonak errez gaindituz.

“Aste Santuaren balorazio positiboa egin beharrean gaude. Eguraldiak asko lagundu egin du, eta eta jendez gainezka izan dugu hiria. ARMA PLAZAtik eta Matxin Artzu kaleko bulegoan egun hauetan etengabe lan egin da. Lehen balorazioan kontatzen digutenez, ostegunetik igandera gainezka egon da bulegoa, astelehenean apur bat jaitsi zelarik” dio Maria Serrano Turismo zinegotziak.

Madril, Katalunia, Frantzia eta Euskal Herritik
“Turisten jatorriari dagokionez, %16’5 madrildarrak izan dira, %15’60 kataluniarrak, %13’80 frantziarrak, eta %11 euskaldunak. Alde Zaharreko ondarea, Eliza, Portua auzoa eta gastronomia dira gehien galdetzen ziren gaiak” dio Serranok.

ARMA PLAZA Fundazioak Alde Zaharretik, Parrokiatik, Gaztelutik eta Portua auzotik egin diren bisita gidatuek oso harrera ona izan dute. Bost egun horietan 210 pertsonek hartu dute parte, eta euskaraz, erderaz eta frantsesez egin dira.

leer más itzuli