Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019

Apirileko Plenoak 10,8 milioi onartu zituen inbertsiotarako

Apirileko Plenoak 10,8 milioi onartu zituen inbertsiotarako


Apirileko Ohiko Osoko Bilkurak besteak beste, onartu zuen 2019ko aurrekontuari lehen kreditu aldaketa txertatzea 10.846.630 euroko kopuruarekin.

Apirileko Ohiko Osoko Bilkurak ia hiru ordutan luzatu zen hitzorduan, besteak beste, onartu zuen 2019ko aurrekontuari lehen kreditu aldaketa txertatzea 10.846.630 euroko kopuruarekin. Hortaz gain, ABOTZANITZek aurkeztutako mozio bat ere onartu zen. 

Halaber, alderdi guztiek ahobetez onartu zuten ABOTZANITZ udal taldeak memoria historikoari buruz aurkeztutako mozioa.
 
10,8 milloiko inbertsioa 
2018. urteko lehenengo kreditu gehigarrien aldaketa  onartzeko proposamena  bozkatu zen.  “Gastu Orokorrean 600.000 euro gehitzen ditugu. Aipagarriak dira adibidez Etxez Etxeko laguntza zerbitzuan 250.000 euro gehituko ditugula baldintza plegu berrian sartuko direnak, orain arteko 450.000 euroei batuko direlarik. Dirulaguntzen atalean beste 610.000 euro proposatzen dira, zenbait dirulaguntza eta transferentzietarako”. 

“Partida potoloena inbertsoei dagokiena da. 9.806.980 euro inbertitzea proposatzen da. 48 espediente desberdin dira” gehitu zuen Altunak.

ABOTSANITZek abstentzioa bozkatu zuen “datuak ez dira errealak. Sarrerak hasieran esan baina handiagoak izaten dira, eta ez da aurreikusten dena gastatzen. Hala, aurreikuspenak ez dira betetzen”. 

EH BILDUk ere abstentzioa bozkatu zuen azalduz aurrekontuetan eta kreditu aldaketetan onartzen diren proiektuen betetze maila eskaxa izateaz gain, proposatzen diren neurri sorta hauek, batzuk besteak baino onargarriagoak baitditugu.

PSE-EE alderdiak  aldeko botua eman zuen, “nahiz eta Gobernu Taldearen kudeaketak akats asko dituen. Altxortegi-gerakina oso garrantzitsua da eta udal taldea ez da kudeatzeko gai”. Halaber PSE-EE alderdiak aurrera atera ez zen kreditu aldaketa bat proposatu zuen.      

Azken puntuetan, denek ahobetez onartu zuten ABOTSANITZ alderdiak Gurseko hondarribirriei aitorpenerako hainbat ekimen egiteko 80.urteurrenean.

Bestalde, ABOTSANITZ, zerbitzu kontrtazioa eta Ikerketa Batzoredeaz aurkeztutako mozioa ez zen aurrera atera. 

leer más itzuli