Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014

HONDARRIBIAK 3’7 MILIOI EURO BIDERATZEN DITU ZERBITZU ETA OBRETARA

HONDARRIBIAK 3’7 MILIOI EURO BIDERATZEN DITU ZERBITZU ETA OBRETARA


“Hondarribiko Udaleko Zerbitzuen departamentuko aurrekontua 3.772.429 eurokoa da, Udalaren aurrekontuaren % 22’7” hala esan du Juan Mari Altunak, departamentuko zinegotziak. “Zerbitzuen departamentuaren barnean atal desberdinak daude: hondartza, hilerria, kale guztien garbiketa, gune berdeen mantenimendua, kaleko argiteria eta obra guztiak orokorrean”.
Departamentuaren helburua “Hondarribia orain arte dagoen bezala edo hobeago mantentzea da, kontutan izanik aurrekontuek behera egin dutela eta gauden krisi egoeran, baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatu behar direla” esan du Altunak. “Hori dena murrizketarik gabe egin dugu eta Hondarribiko bizi kalitatea bermatuz egiten saiatzen gara”.

“Aurten egingo ditugun inbertsio handienak, Mendelu Berra eta Gibeletako argiztapena berritzea kontsumo baxuko argiak jarriz (285.202 euro), Minasoroeta kalearen eta Alamedako zubiaren berriritartzea (175.000 euro) edota Amuten bizilagunek hala eskatuta semaforo bat jartzea (25.000 euro)” gehitu du Altunak.

Obra eta Zerbitzuetako aurrekontua 1.175.776 eurokoa da, kale garbiketarako 898.326€, kale argiztapenean 809.545€, gune berdeen mantenimenduan 578.518€, hondartzarako 208.375€ eta hilerrian 101.890€.

leer más itzuli