Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019

Legealdi berriko batzordeak eta funtzionamendua arautzeko proposamenak onartu ziren atzoko Plenoan

Legealdi berriko batzordeak eta funtzionamendua arautzeko proposamenak onartu ziren atzoko Plenoan


Ia bi ordu iraun zuen Ezohiko osoko bilkuran, datozen lau urteetan udal funtzionamendua arautzeko baliagarriak izango diren erabakiak hartu ziren atzokoan.

Ia bi ordu iraun zuen Ezohiko osoko bilkuran, datozen lau urteetan udal funtzionamendua arautzeko baliagarriak izango diren erabakiak hartu ziren atzokoan. Lehenik eta behin udal talde politikoen eraketaren berri eman zen eta bozeramaileak izendatu: Juan Mari Altuna (EAJ), Igor Emparan (ABOTSANITZ), Iosu Alvarez (PSE-EE) eta Xabier Isasi (EH BILDU) izango dira.

Jarraian datozen lau urteetarako alkateordeak Juan Mari Altuna, Maria Serrano, Juan Luis Silanes, Gotzone Larrarte eta Gonzalo Carrion izatea onartu zen. Bost zinegotzi berdinek osatuko dute Tokiko Gobernu Batzordea Txomin Sagarzazu Alkatearekin batera, eta astelehenetan bilduko da hamabostean behin.

Laugarren puntuan, batzorde Informatzaileen sorrera eta izena emateari buruzko proposamena landu zen. Udalerria, Herritarrak, Udala eta Ogasun, Ondare zein Kontuetarako batzordea egongo dira. Legealdi honetan batzordeak publikoak eta irekiak izatea onartu zen denen aldeko botuekin. EAJk bost ordezkari izango ditu, ABOTSANITZek bi, eta bana PSE-EE eta EH BILDUk. ABOTSANITZ zein EH BILDUk bere kezka azaldu zuten nahiz eta batzorde irekiak izan, informatzaileak izango direlarik soilik, eta horrek debateari kalte egingo dio.

Ohiko Osoko Bilkurak bi hilean behin
Ohiko Osoko Bilkuren maiztasuna, bi hilean behinekoa izango da, ostegunetan, orain artean bezala. Seigarren puntuan, Udalbatzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzeko proposamena bozkatu zen. Txomin Sagarzazu Alkateak esan zuenez, “orain artean bezala, eraginkortasuna irizpide hartuta egingo da. Kontutan hartzen dugu oposizioko taldeek egin diguten eskaria, alderdi bakoitzeko batek bertan egoteko eskubidea izatea. Joango gara hitzegiten nola arautu dezakegun adosteko”.

7, 8 eta 9. puntuan udalkide, enplegu funtzionario eta alderdi politikoen ordainketa, izendapena eta diru-esleipena bozkatu zen. EAJ-k aldeko bozka eman zuen, eta gainontzekoak abstentzioa eman zuten. Halere, PSE-EE aurka agertu zen udalkideen ordainsarien gaian.

Azken puntuetan, Udala ordezkatuta dagoen zenbait organo kolegiatu eta erakundetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena eta Arma Plaza Fundazioa patronatuko patronatukide kopurua zehazteko eta horien izendapena egiteko proposamena onartu zen.

leer más itzuli