Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019

Ikas Jolas berriro martxan

Ikas Jolas berriro martxan


Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek Ikas Jolas programa abian jarri dute aurten ere Soroeta auzoan

Zer da Ikas Jolas?
Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak ikas ohiturak lantzeko prestatuta dagoen espazio bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin.

Non eta zeinentzat?
Ikas Jolas Soroetan dago eta bi egunetan garatzen da;
Astelehenetan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat, 16:30etik 19:00etara. Hasiera data urriaren 7an izango da.
Eta astearteetan, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitartekoei zuzenduta, 17:00etatik 19:00etara. Hasiera data, berriz, urriaren 8an izango da.      
                                    
Informazio gehiago
Proiektu honetan interesatuta daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izen emate orria betetzera.
Argibide gehiago izateko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora.

leer más itzuli