Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko dirulaguntzak deitu ditu Udalak

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko dirulaguntzak deitu ditu Udalak


Hondarribiko Udalak eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzen deialdia zabaldu berri du.

Deialdi honetan 2018an egindako Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoaren txostenen kostuaren zati bat diruz lagunduko da, baita Ikuskapen horretan ondorioztatuta Hondarribiko Udalerriaren esparruan egin diren lanen zati bat ere.

Azaroaren  18a bitartean egongo da irekia eta interesa duten eraikuntzetako Jabekideen Elkarteek eskaera BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute. Gogoratu behar da Udaletxeko obrek dirauten bitartean, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela.

Informazio gehiago: http://www.hondarribia.eus/eu/eraikuntzen-ikuskapen-teknikoa-eitegiteko-diru-laguntzak

leer más itzuli