Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2020

Egunero ikastetxera hamaiketakoa eramateko bilduki jasangarriak egin ditu Udalak

Egunero ikastetxera hamaiketakoa eramateko bilduki jasangarriak egin ditu Udalak


Hondarribiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako haur guztiek eguneroko bere hamaiketakoak eramateko berrerabilgarriak izango diren bilduki bana izango dute. Aurkezpena ekitaldia gaur burutu da Udaletxean.

Hondarribiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako haur guztiek eguneroko bere hamaiketakoak eramateko berrerabilgarriak izango diren bilduki bana izango dute. Aurkezpena ekitaldia gaur burutu da Udaletxean, eta han izan dira Ama Guadalupekoa, Talaia eta Egiluze ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako zenbait ikasle eta irakasle, baita Txomin Sagarzazu Alkatea eta Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotzia ere.

Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkie ikasleei “egiten duten lanagatik, eta hau bezalako ekimen politak aurrera eramaten lehenak izango direlako. Uste baina garrantzi handiagoa dauka, elikadura egokia eramateaz gain, hondakin gutxiago sortzeko pausu politak ematen dituzuelako”.

“Guraso, irakasle eta heldu gisa, ardura bat dugu, eta eredu izateaz gain, lagundu egin behar diegu berrerabilgarriak erabiltzearen garrantziaz jabetzera eta txikitatik ingurumena zaintzen ikasten” gehitu du Sagarzazuk.
Juan Luis Silanes zinegotziak gehitu duenez, “aurten, Eskolako Agenda 21ean, ikastetxeak lantzen ari diren gaia elikadura da. Beraz, beti bilgarri bat erabili ahal izateak elikadura jasangarri eta osasungarria eramatearen garrantziaz jabetzen lagunduko die”.

1100, ikasle bakoitzeko bana
“Denetara Hondarribiko hiru ikastetxeetan 1044 ikasle daude, eta Udaletik 1100 bilduki prestatu ditugu. Ogitartekoa edo hamaiketakoa eraman, eta bildukia irekita mantel batean bihurtzen da, zikintzea edo apurrez betetzea saihesteko balioko duena, baita jolasteko eta ikasteko ere.

“Nagusiki hiru helburu bete nahi ditu ekimenak. Alde batetik orain arte erabili den aluminiozko edo plastikozkoa ordezkatzea. Bigarrenik, hondakinak murriztea, eta, beraz, ingurumenean duen eragina ere bai. Eta azkenik, haurrak kontzientziatzea bilgarri berrerabilgarrien erabileraz” esan du Silanesek.

Boc n Rolla Jaizkibelen aurki ditzakegun flora eta fauna espezie tipikoen marrazkiekin eta dagozkien izenen zerrenda batekin dago ilustratuta. Haurrek izen bakoitzari dagokion marrazkia aurkitu beharko dute. Horrela, gure inguruan bizi diren landare eta animaliei buruz gehiago ikasiko dute.

Hori lortzeko, Boc n Rollean bildutako ogitartekoa emango diegu, eta modu jasangarrian jaten ikasteaz gain, Hondarribiko fauna eta flora ezagutzen duten bitartean jolastu ahal izango dute.

leer más itzuli