Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2020

Udaleko alderdi guztiek sinatutako adierazpen instituzionala Martxoaren 8 dela eta

Udaleko alderdi guztiek sinatutako adierazpen instituzionala Martxoaren 8 dela eta


EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk sinatuta.

1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen "grebak" oroitzen ditu, historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte.
Hala ere, emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundu osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume izate hutsagatik. Bereizkeria hori beste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, kultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste.

Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriak bat egiten du giza eskubideak defendatu eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria. Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da.

Emakumeen borrokek eta kaleetako mobilizazioek instituzioei konpromiso irmoko ariketa egitea eskatzen digute:
Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrien eta gure administrazioen bizitzan;
Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzea eta egiturazko indarkeria horren biktimak erreparatzea;
Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko;
Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea;
Bizitza erdira ekarriko duten gizarte-antolakuntza erantzunkideak diseinatzea.
Tokiko euskal gobernuok konpromiso horiek gure herri eta hirietan egia bihurtzeko politikak diseinatu eta kudeatu behar ditugu, eta horrexegatik, Hondarribiko Udalak konpromiso irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan, honako neurri hauek abian jarririk.

Toki-eremuan berdintasunaren konpromisoan aurrera egiteko neurri posibleak:
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana Hondarribian onartzea.
Berdintasun-politikak garatzeko aurrekontuak handitzea
Tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo beste udalerri batzuekin elkartuta.

Udal langileei eta tokiko ordezkariei formakuntza eskaintzea.
Emakumea eta Itsasoa bekaren deialdia egitea, emakumeen eginkizunaren aitortza sustatzeko.

Udalerrian ibilbide nabarmena edo esanguratsua duten edo izan duten Hondarribiko emakumeen izenekin errolda bat garatzea.

Emekirekin elkarlanean aritzea ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko emakumeentzako tailerretan.

Emeki elkartearekin dagoen harremana sendotu eta esparrua zabaltzea, ahalduntze sozial eta politikoko ekintzei dagokienez.

Tokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea.

“Indarkeriarik gabeko jaien alde “programa bultzatzen jarraitzea.
Azkenean, Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.

leer más itzuli