Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-06-2020

Gobernu Taldeak Ogasun Batzordeari aurten bide publikoa erabiltzeagatik tasa ez kobratzea proposatuko dio

Gobernu Taldeak Ogasun Batzordeari aurten bide publikoa erabiltzeagatik tasa ez kobratzea proposatuko dio


Udaleko Gobernu Taldeak ostegun honetan egingo den Ogasun Batzordeari proposatuko dio aurten eremu publikoa okupatzeko tasaren %100eko hobaria, aipatutako batzordeak onar dezan eta datorren ekainaren 18an egingo den Osoko Bilkurara eraman dadin.

Ekonomiaren Sustepenako, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi María Serranok nabarmendu duenez, “oso ondo dakigu zein egoera berezia bizi duten hiriko negozio eta jarduera ekonomiko askok. Hori dela eta, ITXEKi Hondarribia talka-planaren barruan, enpresei eta ekonomia-jarduerei diru-laguntzak emateaz gain, osteguneko Batzordeari proposatuko diogu % 100eko hobaria ematea eremu publikoaren okupazio-tasagatik, batez ere hiriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduei begira”.

“Aste honetan, deseskalada deritzonaren 3. fasean sartu gara. Hori dela eta, martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zenetik bizi izan duten egoera gogorretik pixkanaka irteten ari dira hiriko agente ekonomikoak. Azkenean Gobernu Taldearen proposamena onartzen bada, uste dugu neurri positiboa izango dela haientzat”.

“Zehazki esanda, %100eko hobaria aplikatu behar da, urtarrilaren 1etik abenduak 31 arte ordaindu beharreko kuotari dagokionez, alde batetik eremu publikoa mahai, aulki, mahaitxo eta beste objektu batzuekin okupatzeko tasari dagokionez, eta bestetik leihate, erakusleiho edo kanpoko mostradoreetatik saltzeagatiko tasa” gehitu du Serranok.

Gogoratu nahi dut era berean, datorren ekainak 29 arte zabalik dagoela ITXEKI Hondarribia talka planaren barnean dirulaguntzak eskatzeko epea. Udal web gunean egin behar da eskaria eta BAZen aurkezteko aukera eskaintzen da era berean. Orain artean 245 eskari jaso ditugu eta ordainketak hasiak dira” amaitu du Serrano zinegotziak.

leer más itzuli