Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2020

Martxoan egin ez ziren ekitaldietako sarrerak itzuliko dira

Martxoan egin ez ziren ekitaldietako sarrerak itzuliko dira


Kultura departamentutik jakinarazten denez, Ikusirik oraindik ezin direla atzeratutako ekitaldien data berriak konfirmatu, martxoan egin behar ziren eta bertan behera geratu ziren ondorengo ekitaldien sarrera guztien itzulketa egitea erabaki da:
Martxoak 14 Familia zinema: “Lur eta Amets” (eus) (3€)
Martxoak 15 Antzerkia: “El Avaro” Kanka Antzerki Elkartea (gazt.) (3€)
Martxoak 21 Kontzertua: “Irteera argiak. Eñaut Elorrieta” (15 € / <18: 10 €)
Martxoak 22 Antzerkia: “¡Ave, osos!” El Mono Habitado  (gazt.) (8 € / <18: 4 €)
Martxoak 28 eta 29:MendiTour Hondarribia. Mendi Filmeko onena (3 €)

Esan bezala, sarrera guztiak itzuliko dira eta ekitaldia berriz ere programatzen denean, nahi duenak, berriz ere sarrerak erosi beharko ditu.

Itzulketa erositako bide beretik egingo da: Arma Plazako bulegoan sarrerak presentzialki erosi zituenak bulegoan eskatu beharko du eskudirutan itzulketa egitea eta Kutxabank sistemaren bidez erosketa egin dutenei automatikoki egingo zaie itzulketa uztailaren 4a baino lehen.

Itzulketa gaurtik aurrera eskatu daiteke Arma Plazako bulegoan.

leer más itzuli