Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2020

 Irekita Udalak deitutako enpresen ekintzailetza eta lehiakortasunerako dirulaguntzen epea

Irekita Udalak deitutako enpresen ekintzailetza eta lehiakortasunerako dirulaguntzen epea

Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena, eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Atzo bertan argitaratu zen iragarki ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hilabeteko epea ireki da dirulaguntzak eskatzeko.

“Hondarribia Abian planaren barnean dagoen ekimen bat da” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Plan honen bitartez, Hondarribiaren garapen sozioekonomikoa indartu nahi da. Hori dela eta, pertsonen enplegagarritasunaren hobekuntzan, enpresen sorkuntzari babesa ematean, lehiakortasunaren hobekuntzan eta bertako proiektu estrategikoen sustapenean lanean dihardugu”.

“Ekimenak bi helburu dauzka: batetik, ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea”.

http://www.hondarribia.eus/eu/ekintzailetzaren-sustapenerako-enpresa-lehiakortasuna-hobetzeko-dirulaguntzak

leer más itzuli