Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2020

Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat dirulaguntzak udaberrian deituko dira eta bi urteko gastuak jasoko dituzte

Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat dirulaguntzak udaberrian deituko dira eta bi urteko gastuak jasoko dituzte


Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat deitzen dituen dirulaguntzen deialdia 2021ean egingo du eta bi urtetarako izango da. Hala eman du aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako eta Lankidetzarako zinegotziak.

“2021eko udaberrian deituko dira, eta aurtengo eta datorren urterako balioko dute. Hala, 2020ean elkarteek aurkezten dituzten gastuak eta 2021ean egingo dituztenak justifikatu ahal izango dira deialdian.

257.086 euro
Eskuartean dauzkagun 2021eko aurrekontuen zirriborroetan, abenduaren 17an Plenoan bozkatuko direnak, urteroko kopurua bikoiztu egin dugu hori hala izan dadin. 257.086€ euroko aurrekontua bideratuko dugu”.

“Aurten COVID-19ak guztioi sortu dizkigun arazoak oso handiak izan dira. Hala izan da Gizarte Zerbitzuetako departamentuen lanean ere. Eguneroko lana erabat aldatu egin zaigu eta zentzu horretan ulerpena eskatuko nieke Gobernuz Kanpoko Elkarteei. Guztiontzat izaten ari da oso zaila aurtengoa, eta Gizarte Zerbitzuen departamentua ez da salbuespena izan. Elkarte bakoitzarekin kontaktuan jarriko gara egoeraren berri izaten dezaten zuzenean”.

Argi utzi nahi dut Hondarribiko Udalak konpromiso argia daukala Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko, eta dirulaguntzak aurrera aterako direla” gehitu du Larrartek.

leer más itzuli