Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-01-2021

 1936 eta 1975 artean Hondarribiko memoria historikoaren tokiak aztertu ditu Pedro Barrusok bere azken lanean

1936 eta 1975 artean Hondarribiko memoria historikoaren tokiak aztertu ditu Pedro Barrusok bere azken lanean

Alde Zaharreko Kultur Etxeko areto nagusian aurkeztu berri da Pedro Barruso historialariaren azken lana, ‘Memoriaren mapa: Memoria lekuak Hondarribian (1936-1975)’ izenekoa. Elebitan argitaratua, 15 eurotan saltzen da herriko liburudendetan eta ARMA PLAZAn.

Barrusok memoria historikoarekin erlaziona daitezkeen lekuetan jartzen du arreta, hau da, Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen berreskuratze-prozesuan.
"1936. eta 1975. urteei buruzko memoria historikoan eraikin eta leku berriak zeuden tokietan banatu dugu hiria. Bakoitzak informazio-fitxa bat du, argazkiarekin eta kokapenarekin.
Hirigune historikoa, Portua eta Akartegi, Gornutz-Montaña eta Amute-Arkolla-Jaizubia azpimarra daitezeke nagusiki. Interesgarria da Ipar kalean, Uria harresian edo Hiriko beste hiribildu batzuetan, adibidez, Estatu Batuetako, Mexikoko edo Frantziako enbaxadoreen udako egoitzak izan ziren etxeen garrantzia jakitea, besteak beste" esan zuen Barruso egileak.
Harreman luzea Hondarribiarekin
“Barrusok Hondarribiarekin izan duen harremana luzea da” esan zuen Juan Luis Silanes zinegotziak. “2003 urtean hasi zen, Hiriaren fundazioaren ondoriozko 800 urteurrenean, izan ere Jose Luis Orellak zuzendutako Hondarribiko Historia lanaren idazketa sakonean hartu zuen parte, idazketa taldearekin batera. Aurrerago, 2013 urtean “Errepresio frankista Hondarribian ahozko iturrien bidez emana (1936-1958)" proiektuaren buru izan zen memoria historikoaren programaren barruan”.
Ordutik hona hainbat ikerketa lan egin ditu eta Udalak argitaratu:
2015ean Guadalupeko gotorlekua (Hondarribia) eta Jaizkibelgo gotorlekuak :memoria eta historia
2018an ‘Une larriak : nolakoa izan zen mugimendu iraultzailea Bidasoan’ Ramon Sainz de los Terrerosen lanaren argitalpen kritikoaren eta aurretiko azterlanaren egilea
2019an "Hauek ere ikusi zituen ibaiak : gerra eta errepresioa Hondarribian (1936-1948)"

Hondarribia aldizkariko kolaboratzailea ere bada, non hilero gure hiriaren memoria historikoarekin lotutako artikuluak argitaratzen dituen.

leer más itzuli