Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014
HONDARRIBIA FUTBOL ELKARTEAREN UDAKO IKASTAROAK
Hondarribia Futbol Elkarteak berriz ere udako ikastaroak antolatu ditu. Hondartzaren instalazioetan burutuko dira bi txandatan: lehena, hamabi egunekoa uztailaren 3tik 18ra eta bigarrena, hamar egunekoa, uztailaren 21etik abuztuaren 1era. Bi kasuetan ordutegia 10.00-12.00 izango da astelehenetik ostiralera, bigarren txandan uztailaren 25 eta 31 barne hartuz.