Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015





“EUSKAL HERRIKO TALDEKAKO SQUASH TXAPELKETA 2015”

“EUSKAL HERRIKO TALDEKAKO SQUASH TXAPELKETA 2015”

Pasa den martxoaren 13 eta 14ean, Irun eta Hondarribiko Kiroldegietan Euskadiko absolutu txapelketa ospatu zen Euskal Squash Federazioaren eskutik (ESF/ FVS eta bertakoa den LUR-ALAI SQUASH KLUBA (LASK).  Guztira 34 jokalarik parte hartu zuten, 7 klub ezberdinetakoak eta 11 ekipotan banatuta: San Juan (Iruña), Benedikta Squash (Sestao). C.D. Eibar, AKE (Arrasate), ZKE (Zarautz), FreeSquash (Gasteiz), Lur-Alai Squash (Irun).

Txapelketa ostiralean 18:30tan hasi zen Irungo Artaleku Kiroldegian partiduen aurreko borrokarekin. Koadro nagusira sartzeko zegoen 3 plazen arteko borrokan, Eibar eta Lur-Alai 3 (Lask 3)ren artean izan zen lehiarik bereziena, non taldearen azken partidua erabakigarria izan zen sailkapenari begira. Azkenean Eibartarrak nagusitu ziren.

Koadro nagusiaren zozketa egin ondoren, gainerako talde lehiakideak (LASK 1- LASK 2) txapelketaren seire buruekin parekatzeko zorte txarra izan zuten, eta bertan konparatuta gelditu ziren San Juan eta Benedikta 1ean kontra. Hala ere, maila ezin hobea erakutsi zuten aurkarien aurrean.

ZKE (Zarautz) taldeak, Eibartarrak gainditu zituzten eta Gasteizko Freesquash 1ek, beraien 3 partiduak irabazi zituzten Benedikta (Sestao)ren aurka. Finalaurreko partiduek aldiz, ez zuten emozio gehigirik erakutsi eta errez irabazi zuten faborituek.

Konsolazio koadroetan, LASK 1 eta LASK 2ko talde bidasotarrak finalera iritsi ziren espero zen garaipenarekin, Lur- ALAI Squash Klubaren lehenengo taldearekin hain zuzen, bertan,  Juan Mª Beloki, Alberto Terroba eta “Tito” Garcia jokalariak osatzen zutelarik taldea.

Aurre fasean galdu eta koadro nagusian sartu gabe gelditu ziren jokalariek, “triangeluar aurre-konsolazio” bat lehiatu zuten zenbait partido jokatuaz, horrela txapelketaren klasifikazio bat osatzeko.

Bazkari ostean, 3. eta 4. postua lortzeko lehiaketa jokatu zen ZKE (Zarautz) eta Freesquash (Gasteiz) 2. ren artean. Irabazleak gasteiztarrak izanik.

Azkenik, 18:15tan finaleko lehen partidua jokatu zen txapelketako jokalaririk gazte (Abdón Larrion, 19 urte) eta zaharrenaren artean (Aitor Yanguas), gazteena izanik irabazlea (3/1). 2. partidua, Emilio Cocinero (Benedikta) eta Aitor Elizalde (San Juan)ren artean izan zen, Nafartarrak berdindu zuen liskarra eta emozioa azken partidura pasa zuten, hau, Iñigo Domínguez (Bizkaia) eta Ion Arregui (Iruña)-ren artean jokatu zutelarik. Azken hauek Euskadiko Txapeldun izatearen ardura zuten, baina Gorka Arretxe epaileak ez zuen lan samurra izan, partidoa arbitratzea oso zaila izan bait zen tentsio uneko momento askorekin. Azkenean Ion izan zen garailea (3-1) eta txapelak Iruñara eraman zituzten. 

Klasifikapena horrela gelditu zen:
  • 1.- San Juan – Iruña
  • 2.- Benedikta 1- Sestao
  • 3.- FreeSquash 1- Gasteiz
  • 4.- ZKE – Zarautz
  • 5.- Lur – Alai Squash Kluba 1
  • 6.- Lur – Alai Squash Kluba 2
  • 7.- Benekikta 2- Sestao
  • 8.- C.D. Eibar
  • 9.- FreeSquash 2 – Gasteiz
  • 10.- AKE - Arrasate

Gehiago itzuli