Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 03-04-2017





HONDARRIBIKO HONDARTZA KIROLDEGIAK DAGOENEKO DINYCONT TEKNOLOGIA DAUKA

HONDARRIBIKO HONDARTZA KIROLDEGIAK DAGOENEKO DINYCONT TEKNOLOGIA DAUKA

Hondarribia Hondartza Kiroldegiak DinyCONT pertsona zenbaketa eta edukiera kontrol sistema du dagoeneko. 
Sistema honen bidez, kirol zentroko arduradunek  kirol instalazio ezberdinetan pertsonen sartu/irteeren eta horien fluxuen informazioa jasotzen dute denbora errealean. Informazio erabilgarria erabilera-maila eta beharrezko inbertsioak, etab. baloratzeko garaian.

4 sentsore jarri dira ondorengo banaketarekin:
  • 2 sentsore igerilekuetako eremuan.
  • Sentsore 1 gorputz-tratamendu eta Spa gunean.
  • Sentsore 1 gimnasioko eremuan.
Batez beste, egunero 1200 abonatu igarotzen dira kiroldegitik, abonatu guztien %19,5, datu honek Hondartza Kiroldegiaren erabilerak duen arrakasta nabarmentzen du.  Erabilera-datua zerbait handiagoa da, aipatutako zifran ez baitira 10/20 abonuarekin sartzen diren erabiltzaileak kontuan hartzen, ezta Futbol Klubaren kide direnak ere.

Gehiago itzuli