Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019





HAURRENTZAKO YOGA


ASTEARTEA 17:00/17:45
Yoga helduei zuzendutako jarduera izaten da, gorputzaren bitartez giza nortasunaren alderdi desberdinak landu bait daitezke, teorian, helduak jadanik  garatuta dituenak.

Haurrekin ari garenean, oraindik nortasunaren garapen etapa horretan daudela, garapen horrekiko laguntza bat eskeintzen du yogak, oraindik haur izateko daukaten beharra eta horren espresioa errespetatuz.

Haurrentzako  yogan  jolasatik abiatutako dinamikak proposatzen dira (arnasketak, gorputz-jarrerak eta erlajazioa), geure burua ezagutzeko hain gozagarria den eta inoiz galdu beharko ez genukeen moduan.

Talde txikiek (8 haur talde bakoitzeko) giro erlajatua lortzen laguntzen dute eta adin desberdinak elkartzeak (8-11 urte) norberaren  onarpena eta balioespena , eta bide batez lankidetza eta enpatia garatzen dute.

Gorputz-jarreren bidez mugikortasuna, indarra, malgutasuna, oreka eta koordinazioa lantzen dira. Eta arnasketaz jabetuz gorputz kontzientzia, lasaitasun emozionala eta ixiltasunaren balioa barneratzen dute.

Gehiago itzuli