Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015




Bizkarreko mina saihesteko yoga-ariketak Bizkarreko mina saihesteko yoga-ariketak

Bizkarreko mina saihesteko yoga-ariketak

ITURRIA: Sportlife
Hiru yoga-jarrera errazen bidez bizkarrezurra bere lekuan ipiniko zaizu eta lepoan eta zerbikalen inguruan izan daitezkeen asaldurak arindu egingo zaizkizu.  

Korrikalarien eta ziklisten arazoa izate da, batez ere. Konpentsatzeko ariketarik egiten ez badute, lehenago edo beranduago, bizkarreko mina izango dute. Eta hor dago yoga laguntzeko. Hiru yoga-jarrera erraz eginez, bizkarrezurra bere lekuan jarriko zaizu eta lepoko eta zerbikalen inguruko asaldurak arindu egingo zaizkizu.

  • 1. Arranoa. Eseri eta gurutzatu besoak sorbalden aurretik, altxatu besaurreak eta biratu ahurrak barrurantz, elkarrekin topatu arte. Egin gauza bera bost aldiz, aldatu besoen posizioa eta egin beste bost aldiz.
  • 2. Bizkarrezurra biratzea. Gurutzatu hankak elkarrekin belauna altxatuta eta biratu gorputz-enborra kontrako alderantz. hartu arnasa, ipini eskua izter altxatuan eta eraman izterra barrurantz. Mantendu posizio hori bost arnasalditan. Bota airea eta aldatu aldez, sekuentzia errepikatuz.
  • 3. Katuaren gorputz-jarrera. Bizkarra zuzen ipinita, begiratu lurrerantz, hartu arnasa. Bota airea eta hasi zure bizkarrezurra arku forman okertzen katuek egiten duten bezala, burua gehiago jaitsiz eta kokotxa paparraren kontra jarriz.
  • 4. Katuaren gorputz-jarreraren azken posizioa egiteko, hartu arnasa eta okertu bizkarra alderantziz, lurrerantz, paparra eta burua altxatuz. Bota airea berriz ere bizkarraren kurba aldatzeko eta errepikatu 10 aldiz sekuentzia.

Gehiago itzuli