Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015

HASI DA SAN PEDRO KALEAREN HASERAKO BERRIRITARTZE PROIEKTUA

HASI DA SAN PEDRO KALEAREN HASERAKO BERRIRITARTZE PROIEKTUA


Pasa den astean aurretiko lanak egin ostean, gaur hasi dira fisikoki Portua Auzoa Berriritartzearen bosgarren fasea den San Pedro kalearen haseraren berriritartzea. Lehen zenbakitik 15era bitarte egokituko da eta 2016ko Aste Santurako amaituta egongo da. Obraren aurrekontua 1’19 milioi eurokoa da eta epea 5 hilabetekoa. “San Pedro kalea itxita dago obra egin ahal izateko, Santiago kaleko aparkalekuak kendu dira, trafikoa zentzu bikoitzekoa izan dadin semaforo baten bidez. Udaletik gogorarazten da Santiago kalean bakarrik bertako bizilagunek sartu ahal izango dutela autoan. Gogoratu ere, Santiago eta San Pedro kaleko karga eta deskargak, Zuloaga Kalean egin beharko direla” dio Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Espaloiak, bideak eta Correos aurreko zein 15. zenbakiaren aurrean dagoen iturriaren plazatxoak berriritartuko dira. San Pedro kaleko zuhaitzak mantendu egingo dira, obra zuhaitzak ukitu gabe egingo delako” gehitu du Altunak. Obraren helburua kalearen birgaitzea amaitzea da, oinezkoari lehentasuna emanez beti, dauden azpiegiturak berrituz; hiri altzariak, eserlekuak, paperontziak…. Eta batez ere lurpeko azpiegitura guztiak berrituz, adibidez ur beltzen eta euri uren hartuneak.

leer más itzuli