Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015

BORDARI ETA SATARKA LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA URRIAK 30 ARTE

BORDARI ETA SATARKA LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA URRIAK 30 ARTE


Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortu nahian, XXXII. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du. Ezaguna den bezala, lehiaketak bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira: Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute, eta sari-atal bakoitzak bi maila izango ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila 18 urtez beherakoentzat. Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita eta bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira. Lan bakoitzaren lehen orrialdean datu hauek adierazi beharko ditu egileak: a) Zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari ala Satarka) b) Zein mailatan (A ala B) d) Lanaren titulua. e) Egilearen izenordea. f) Egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den. Kartazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa. Lanak aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean, eguerdiko hamabietan amaituko da. Ordurako Udal Euskara Zerbitzura emanak edota posta-kutxan sartuak egon beharko dute.

leer más itzuli